Izapide honen bidez ur-kontagailua aldatzeko eskaera egin daiteke. Udalak irakurketen prozesu normaletan antzematen dituen kontagailu matxuratu eta gelditu guztiak aldatzen ditu, ondorengo erregularizazioan kontsumo metaketak ekiditeko, eta kontsumoen zehaztapen sistemaren fidagarritasuna mantentzeko asmoz. Zerbitzu hau doakoa da harpidedunentzat.
Harpidedunak bere kontagailua gelditu egin dela antzematen badu, atal kudeatzaileari eska diezaioke aldaketa. Instalazioan arazorik izatekotan, aldatu ezin diren 25 mm. edo gutxiagoko kalibrea duten kontagailuetan, Udalak esku hartu dezake, eskatutako baldintzak betetzen badira.
Orokorrean, kontagailu geldi edo matxuratuen aldaketa doakoa da. Hala ere, aldatutako kontagailua erabilgaitza bada harpidedunak zaintzeko betebeharra bete ez duelako, Kontagailuaren berritzetarifa ezarriko zaio.
Aldaketa erabiltzailearen eskaeraren ondorioz burutzen bada, horniketari zuzendutako beharren arrazoiengatik, kontzeptu guztiak eskatzailearen kontura izango dira.