Informazioa
Izapide honen bidez ur-kontagailuaren irakurketa udaletxera bidal daiteke.
Kontagailua etxebizitza edo lokal barruan dagoenean eta zerbitzuaren erabiltzailea kanpoan denean, harpidedunak berak irakurketa egin dezake eta udaletxeari igor diezaioke prozedura honen bitartez.
Informazioa helburu horretarako jarri diren baliabideen bidez jakiraraziko da 5 eguneko epean gehienez, erantzun komertzialeko txartelean dagoen datatik aurrera. Informazioa beranduago igortzen bada, ezin izango da ziurtatu fakturazioan eragina izango duenik.
Jakinarazitako informazioa zuzena ez dela uste bada, harpidedunari informazioa ukatzeko arrazoien berri emango zaio eta irakurketa egokia egiteko argibideak emango zaizkio.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.garaikoudala.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
San Miguel, 20, 48200 Garain kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Garai Udaleko telefono honetara: 94 681 63 93
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.