Garaiko jaiak

San Juan, ekainaren 24an.

Santixau, uztailaren 25ean: Meza nagusia San Migel elizan eta ohizko prozesioa Elizabarriraino, ezpatadantzariek bizkarrean Santixau irudia daramatela. Ezpatadantzariek, plazan "Agintariena" eta "Gernikako Arbola" (Garaiko dantza) dantzatuz Santuari omenaldia eskainiko diote.

Santa Ana, uztailaren 26an: Meza nagusia Elizabarrin, eta ondoren Santixau irudia San Migel elizara itzultzen da aurreko egunean bezala "Agintariena" eta "Gernikako Arbola" dantzatuz.

San Inazio, uztailaren 31n: Meza nagusia.