Turismoa

 

Udaletxearen atzeko partean eta San Juan elizara doan bidearen alboan Garai Baserria dago, aurretik zegoen beste bat bota eta 1574ean berreraikia. Gaur egungo edifizioa baserria da itxuraz, tipologia aldetik, eta dituen materialak eta apaingarriak begiratuta jauregia. Etxearen aurrekaldean hainbat oinburu ikus daitezke, baita apaingarri ederrez dotoretutako leihoak ere. Azpimarratzekoa da baseriaren aurrekaldean dagoen inskripzioa, berreraiki zenekoa hain zuzen ere:

"En el año de mil quinientos i setenta i cuatro esta casa fue redificada por Ioan de Garai i Lope de Garai i Arri su hiyo señor de las dichas casas los quales fueron hiyos descendientes por linea reta de varon d ela casa de Urecha de Suso que es casa infancona i de notorios hiyosdalgo i por la parte femenina de las casas de Unceta y Mallea: C".

Baserriak sute bat jasan zuen mende honen hasieran. Zati bat erreta geratu zen baina XVI mendeko aurrekalde zoragarrian ez zuen eraginik izan.

(1994eko uztailaren 25ean)

Testua: Gerediaga elkartea