Turismoa

 

San Migel eliza XVI. Mendean eraikitakoa da, aurretik zegoen beste edifizio baten ordez. Sartzeko dituen bi ateek erdipuntuko arku dobelatu bana dute. Kanpandorrea, 1885ean eginda, Pedro Jose Astarbek diseinatu zuen. Elizak, barrualdean, erretaula interesgarria dauka eta albo batean Balentin eta Ramon Zubiaurre pintatzaile herritarren bi kuadro ikus daitezke.

Haisera bateko baselizak 1545ean hartu zuen parrokia kategoria, hala ere Abadiñoko San trokaz parrokiaren menpe egoten jarraitu zuen. 1555. Urtean bigarren parrokia honi eskatu zioten Abadiñoko abeetako bat Garain bizi zedila. Eskabidea onartua izan zen abadetxe bat egiteko baldintzarekin. 1793an, hau da, orain 201 urte, Berrizko Juan Ramon Iturriza historilariaren esanetan, 29 hilobi edo sepultura ikus zitezkeen barrualdean. Parroki honek 32 baserri eta 150 bizilagun hartzen zituen bere barrutian, baita errota bat, taberna bat eta Momoitioko San Juan Bateatzailearen baseliza ere.

1989an, kanposanturako bidea konpontzean, X-XII. Mendeko hainbat hilobi aurkitu zituzten eliza aurrean.

(1994eko uztailaren 25ean)

Testua: Gerediaga elkartea