Jendaurrean jartzea

Garai eta BiscayTIKeko logoa 

Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIK proiektuan hilabeteetan gogor lan egin ondoren, Garaiko Udalak dagoeneko webgune berria dauka.

Gure udalerriaren irudi berrian oinarrituriko plataforma modernoa sortu da, intuiziozkoagoa, erabilgarriagoa eta eduki berriak dituena. Helburua gure herriko egoera argi eskaintzea da, eta baita udal zerbitzuen, turismo eta kultura eskaintzaren, eta, azken finean, Garairi buruz interesgarria izan daitekeen guztiaren berri ematea ere.

Orain arte bezala www.garaikoudala.org helbidean ikusi daitekeen webgune hau ataletan banatuta dago eta gure udalerriaren informazio osoa biltzen du. Bertan nabarmentzekoak dira, udal elkarteen zerrenda, Udalari buruzko informazioa eta turismo ondarea.

Gune hau proiektu handiago baten lehenengo fasea da eta laster herritarrei administrazio izapideak etxetik bertatik egiteko aukera eskainiko zaie. Nolanahi ere, web berria tresna interaktibo eta aldakorra -informazio beharren eta herrian gertatzen diren aldaketen arabera- da.